Español   Euskera   

Izadi Laborategia S.L. - Legionella

Legionella

Legionellaren analitika

Legionella pneumophila gero eta garrantzia handiagoa duen patogenoa da, populazioan agerraldi larriak noizbehinka eragiten dituena. Osasun agintariek bakterio honen kontrola ezarri zuten (865/2003 Errege Dekretua) aspaldian, arrisku handiko instalazioetan prebentzio eta mantenimenduko neurriak ipinaraziz.

Gure laborategia aitzindaria izan da Legionellaren ikerketan Gipuzkoan, 1997. Urtetik protokolo analitiko zorrotza baitugu. Gaur egun, bezero askorentzat lan egiten dugu protokolo horrekin: hotelentzat, polikiroldegientzat, DDD enpresentzat, klinika eta ospitalentzat, zahar-egoitzentzat, bainuetxeentzat, etab.
Izadi Laborategia S.L.