Español   Euskera   

Izadi Laborategia S.L. - Historia

Historia

Izadi laborategia 1996an jaio zen, Gipuzkoan une hartan analitika eta aholkularitza mailan zegoen hutsune handia betetzeko. Azkoitian sortua, 2002. urtean Azpeitira joan ginen, bertan instalakuntza zabal eta modernoak gureganatuz.
Izadi Laborategia S.L.

2009. urtean, etengabeko hobekuntzaren prozesu baten ondorioz, goreneko akreditazio teknikoa eskuratu genuen, ENAC-ena. Akreditazio honek gure prozedura analitikoen eta gure saio mikrobiologikoen zuzentasuna bermatzen du. Gure bezeroek eskatzen duten prezisio eta zehaztasun osoa eman ahal izaten dugu, ezinbestekoa dena gure lan arloan, dituen osasun ondorioak direla-eta.
 
Giza, materiala eta teknika baliabide guztiak ditugu gure bezero zorrotzenen beharrak asetzeko. Gure analista eta aholkularien formazioa eta profesionaltasunari tresneriaren egokitasuna eta prozedura analitiko aurreratuenak gehitu behar zaizkie. Etengabeko formakuntza, kalitatearekiko atxikimendua, berrikuntzarekiko grina eta bezeroekin dugun konpromiso irmoa gure enpresaren zutabe nagusiak dira, berezko nortasuna ematen digutenak.
Gure laborategia guztiz osatuta dago analisi mikrobiologikoak eta fisiko-kimikoak burutzeko, urarenak zein janarienak, manipulatzaileenak edo instalazioenak.