Español   Euskera   

Izadi Laborategia S.L. - Elikagaien industrietarako zerbitzuak

Elikagaien industrietarako zerbitzuak

Izadi laborategian aholkularitza teknikoa eta zerbitzu analitikoa elikagai-industrien eskura jartzen dugu.

Elikagaien kutsadura mikrobiologikoa ekiditeko osasun-agintariek protokolo zorrotza ezartzen dute elikagaiak ekoiztu edo manipulatu egiten dituzten enpresetan. Protokolo hori Autokontroleko programa batean datza, APPC / HACCP sisteman oinarriturik. Sistema honek janari baten ekoizpenean dauden etapa guztiak aztertu eta etapa bakoitzean dauden arrisku mikrobiologikoak edo kimikoak identifikatzen ditu. Arau prebentiboak ezarriz arriskuak dituzten etapa horietan bukatuta dagoen produktua ziurtzat jo dezakegu, arriskurik gabekoa izanik kontsumitzaileentzat.
Izadi Laborategia S.L.

Gure laborategiak HACCP sistema martxan jartzen die elikagaien industriei, eta sistema horren jarraipena ere egiten die. Horretaz gain, mota guztietako analisiak eskaintzen dizkiegu (iraungitze-ikerketak, produktu bukatuaren analisia, lehengaien analitika, instalazioen zein manipulatzaileen kontrol mikrobiologikoa, etab.).

Zerbitzuak:
  • HACCP sistemaren ezarpena eta jarraipena.
  • Osasun janarien erregistroen bideratzea.
  • Janari eta instalazioen analisi mikrobiologikoak.
  • Manipulatzaileen heziketa.