Español   Euskera   

Izadi Laborategia S.L. - Elikagaien analisi mikrobiologikoa

Elikagaien analisi mikrobiologikoa

Izadi Laborategia S.L. elikagaien analisi mikrobiologikoak egiten ditugu (lehengaienak zein produktu bukatuarenak), manipulatzaileenak eta tresneria eta instalazioenak.


Elikagaigintzan ezinbestekoa da elikagaiaren ekoizpenaren fase guztietan kontrol mikrobiologikoak burutzea. Era berean, osasun-agintariek elikagai-segurtasuna bermatzen duen autokontroleko programa bat egiteko eta betetzeko exijitzen dute: HACCP programa deritzona, hain zuzen ere. Sistema honek janari baten ekoizpenean dauden etapa guztiak aztertu eta etapa bakoitzean dauden arrisku mikrobiologikoak edo kimikoak identifikatzen ditu.
Izadi Laborategia S.L.

Elikagaien segurtasuna: APPCC / HACCP

HACCP programa zorrotz betez eta aldizkako analisi mikrobiologikoak burutuz, kontsumitzaileak hartzen duen produktuaren elikagai-segurtasun osoa bermatzen da.